Bertsos - View details   To know more about this section

1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-06-12 Errenteria Jaialdia
Conductor
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Agirre aitona eta Irazu biloba. Aitonak esaten du lehengo garaiak hobeak zirela; bilobak, berriz, oraingoak.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Nik gauza asko probatu ditut
urte asko daukadanez,
zuk orandikan gutxi dakizu
oso gaztea zeranez.
Oaingo aldean sano ginan lehen
nik pentsatutzen dedanez,
drogarik eta konturik gabe
talo ta esnea janez.

Irazu:
Zaharrak beti egiten du bai
garai zaharren propaganda,
zure bizitza nerea ez bezain
zaila ta latza izan da;
taloa eta esnearena
hor bota didazu "danba",
hainbestekua ez zera egin
talo ta esnia janda!

J.Agirre:
Gazte maitea, biok ez degu
guk pentsatutzen berdintsu,
lehenago ere izaten ziran
hamaika gizon indartsu!
Taloak ez duela indarrik
iruditutzen al zaizu?
Baina zuk lan asko egiteko
esku txuriak dauzkazu.

Irazu: Baina halare urte askorik
ez zaizu jun mingainera;
zure etxian sobra dauzkazu
jakusia ta bainera;
telebista´re sateliteaz,
zazpi kanalez gainera,
ta badaezpada bertsota ere
kotxian etorri zera.

J.Agirre:
Adiskidea, oinez ere ez naiz
ibili gabe sekula,
orain korrika ibiltzeko ez det
benetan sasoi mardula;
ta esan didazu bainera ere
etxean sobrante dula,
esan litake zikin usaia
neri entzun didazula.

Irazu:
Urteak beti aurrera doaz,
ez daude guri begira
eta zu Joxe iritsi zera
jubilatuen neurrira;
garai bateko gozamen danak
oroimenaren kabira,
zerorri zinan leheno hobia,
garaiak berdintsu dira.

J.Agirre:
Alperrikan da garai berdina
dala esaten hastia,
urte batzutan ugaldu da hemen
eskandalo ta nahastia
eta tristea izango degu
jubilatzea iristia,
baina hortara ez da juaten
norberak nahi dun guztia.

Irazu:
Urteetatik ez degu beti
nahi degun guztia jaten,
baina ez dezu itxura txarrik
jendiantzako ematen;
eta gerora neroni ere,
hau ez da errez jasaten,
neure burua zure edadian
gauza berberak esaten.