Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-27 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Sukaldeko horman egutegi bat dago. Maiatzaz geroztik inork ez dio orrialderik kendu.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Baserri zahar ilun batean
giro triste arraroa
bakardade abaroa
baserriari ere iritsi
baitzitzaion zahartzaroa. (bis)
Joan zen aita, joan zen semea
guztia zen igaroa
eta paretan margoa
orain ez dira gehio pasatzen
urria ta azaroa
egutegia hil zaigu baina
denbora aurrera doa. (bis)

Hilaren bosta Santa Ageda
hilak bi kandelario
santuen kalendario
egunez egun izenez izen
Patxi, Lore, Hilario. (bis)
Pareta zuri horretan geldi
bakardadea medio
iritsi zaio herio;
egia esan penatan dago
ondoan bi armario
orririk ez du ixurtzen baina
malko txiki bat dario. (bis)

Famili dena nola jeitsi zen
mendi gainetik kalera
mundu luze zabalera
ta nagusiak ez zuen saldu
hau jabetza bai ote da? (bis)
Ia sasia gailendu zaio
fruiturik ezin atera
dena da bere kaltera.
Egutegi ta baserri zaharra
negarrez daude minbera
ea gazte bat noiz etortzen den
gaztetxea egitera. (bis)