Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Laurogei urte dituzu eta igogailurik ez daukan etxe batean bizi zara laugarren solairuan. Kalera ateratzeko asmoz atea ireki duzu baina eskailerei begira geratu zara.

Description

Melody
Txikitatikan edukia dut
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larogei urte soinean ditut
bizi naiz laugarrenean
eta bakarrik jetxi izan naiz
beti edo gehienean
baina atea zabaldu eta
kezka sartu barrenean
ez nago leku onean
konturatu naizenean
etsi beharko beti pentsatu
izan baitegu finean
igotzeko prest behar nuela
jetxi ezin nintzenean. (bis)

Hankak baldartu, animoz etsi
ta hortik dator problema
egia da bai jeisteko daukat
ezintasun nabarmena
baina halere nola gainditu?
Gainditu daiteke dena.
Deika hastea onena
biloba bati aurrena;
laguntza eske jardunagatik
laguntza behar duena
ez da izango eskilera hau
ni eramango nauena. (bis)

Bizitzan zehar ez det alperrik
hainbat une latz igaro
gero etxean etsi dezadan
probatu baino lehenago;
noski gaur ere joango naizela
eskilaratik harago
azkar joatea nahiago
irtetzeko pronto nago;
oraindik pauso asko emanda
pauso asko det emango
ta egunero jarriko diot
beste maila bat gehiago. (bis)