Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Larrañaga, Anjel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zaharretxe bateko bi aitona zarete. Egunero hogarrean eIkartzen zarete. Gaur Anjel Larrañagak bere ezkontzeko gonbite edo inbitazioa eman dio Egañari.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Hara, Egaña, emango dizut
gertatzen danaren berri,
alkarrengana etxe honetan
hurbildu ohi gera sarri,
notiziakin harritu eta
zu ez zaitezela jarri,
emakume bat nik bilatu det,
da maitasuna alkarri,
laster ezkontzen gerade eta
gure bodara etorri.
Egaña
Ez dakit izan duen suertea
edo ta zan karanbola,
nere lagunak hor aurkitu du
bere gustoko potxola,
hainbat denboran bere atzetik
joana lerde da(r)iola,
ez pentsa gero konbite hori
ukatzerikan inola,
joango nauk motel ez zaken pentsa
inbidioso nagola.
Larrañaga
Aitortu dezu egon zindeke
zu inbidia hartua,
baino oraingoz txikiak dauka
ezkondutzeko tratua,
eta oraindik gazte xamarra
berrogeitik beherakua,
berehalaxe ikusiko naiz
andre hortaz uztartua,
da berihala azalduko da
bertsolarien frutua.
Egaña
Emakumeak beste gauzarik
ez zitun honek kaskuan,
baina neroni ez ote nago
itxura polit askuan,
nik andregaia ametsetan da
nere lagunak eskuan,
bakardadean aurkitutzen naiz
momentu larri estuan,
andregaiari galde ezaiok
ia Iagunik ez duan?
Larrañaga
Andregai horrek badu laguna,
zertako egin eskea?
Oso konforme gerala biok
hala da nere ustea,
eta Egaña pozgarri degu
aiton honen albistea,
da zuri ere komeni zaizu
umore horri eustea,
jakin dezaten zaharren etxea
beti ez dala tristea.
Egaña
Zaharretxe hontan amona zaharrei
ibiltzen zinan kolpeka,
kasualidadez bat topatu ta
alaitu zaio kopeta,
ez pentsa gero nagoenikan
jeloskor edo erreta,
manta erosteko opari gisan
edukia det arreta,
zu senartzako hartzen zaitunak
zerbait beharko du-eta.