Bertsos - View details To know more about this section
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Stanza name:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urtebete da krespoi beltzekin
jantzi zela Villabona
urtebete da negar bihurtu
zela festa eta broma
gure ondotik urrun joan zen
maite genuen pertsona
beti lanean jarduna eta
beti ondoan egona.
Aparta eta paregabea
zinen hitz batean ona
azken taupada eman zenigun
bihotz handiko gizona. (bis)
Festak bukatu nahi zenituen
kalejirara irtenda
ta zai zegoen ertzain mordoa
ezin genezake zenba!
Soinean zuten kaskoa, porra
ta beste hainbeste prenda
zainetan sua zabaldu ohi zait
ta ezin ditut izenda.
Baina gogora ekarriz gero
zure dohaien zerrenda
amorru eta gorroto hori
irriparre bihurtzen da. (bis)
Amorru horren zati txiki bat
barrenean geratu da.
Beraz hobe det gogoratzea
sortzen zenidan lilura
zenbat momentu zure ondoan
zenbat momentu gustura!
Zure izaerak eta indarrak
nigan utzi du aingura.
Beraz zugatik emango zaie
diot begira zerura
iazko festek merezi zuten
amaiera eder hura. (bis)