Bertsos - View details   To know more about this section

2000-01-28 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketa (2. 2000. Lesaka)
Performance
2000-01-28 Lesaka Sariketa
Gai-emailea
Bidarte, Maite
Etxepeteleku, Izaskun
Bertsolaris / Authors
Silveira, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure arazoengatik zure bizitzaz aspertuta, zure buruaz beste egiten saiatu ondoren, gaur ospitaleko ohe batean esnatu zara. Zer pentsatzen duzu?

Description

Melody
Munduan libre bizi izatea
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-01-28 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Saminez hiltzen nuen eguna,
negarrez laztandu gaba,
negarrez entzun nere bihotza,
sentitu bere ikara;
bizitzak berak aurrez jarriak
nik ez dakit zenbat traba!
Odolez betea aba,
hau samina, hau zirrara!
Zer da bizitza ez baldin bada
heriotzaren aldaba?
Nahi edo ez nahi horrela da ta
hiltzeko jaioak gara. (bis)

Aspaldi ez dut lo gustoz egin,
ezin dut esnatu lasai;
zazpi buruko herensugea
sentitzen dut nere artzai;
sarri somatzen ene erraiek
horrenbeste odol usai!
Beti irrifar baten zai,
ta ez nintzen hartzeko gai;
orain bihurtu zaizkit etsaiak
hainbat lagun eta bi anai;
bizitza horri deitzen bazaio
ez dut gehiago bizi nahi! (bis)

Iraganataz badut oraindik
hainbat oroitzapen labur;
nere burua engainatua,
niri egina iruzur;
baina itzali behar den suari
zertan bota gehio egur?
Zertan bizi burumakur?
Zertan bizi zur eta lur?
Zerutik ere ezingo diot
munduari erran agur,
zeren ni hiltzen banaiz sekula
infernura noa ziur. (bis)