Bertsos - View details   To know more about this section

2002-08-31 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-08-31 Bidania-Goiatz Jaialdia
Gai-emailea
Zelaia, Koldo "Etxeberri"
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Urtero bezala, aurten ere Euskal Herrian hainbat pertsona berezi galduak badira, baina nik bat aipatuko dizut: Kaxiano Ibarguren, Lizartzako itsua. Bertsolari eta abeslari handia, Euskal Herriari hainbeste abesti eder utzi dizkiona.

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-08-31 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kaxiano zuregana
noa zu gaitzat hartuta
aurten hemendik joana
zoritxarrak behartuta
munduan oso persona gutxik
du zuk hainbat meritu-ta:
majina bat gau argitu zendun
ilunpean arituta!

Publikoan azaltzeko
horren gizon aproposik
Euskal Herrian ez zela
aitortu dezaket pozik.
Zure begien hutsune hura
gainditzen zenuen kasik
zuk aurpegian ez baitzenitun
bihotzan barruan baizik.

Gure artetik joana
festazaleon kaltean.
Joan zinen ta guk negar
egin masailak betean.
Inoiz edo behin pentsatu izan det
ohean neure artean
"Halakon baten itzuliko da
itsasontziren batean".