Bertsos - View details   To know more about this section

2004-03-26 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (2. 2004)
Performance
2004-03-26 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Odriozola, Dorleta
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Beñat
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biok lagunak zarete. Modan dagoela-eta asto jana antolatu duzue taldean jateko. Jokinena da astoa, baina biok joan zarete hiltegira. Beñati, ordea, sekulako pena eman dio astoak, eta horren ordez legatza eskatu du.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-03-26 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Jokin Uranga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga:
Lagun taldean antolatuta
afari bat informala
modan dago-ta asto jana da
neretzat gauza normala.
Zu ikusita iruditzen zait
astoa zu zeu zerala
zure legatza ere norbaitek
hil du astoa bezala. (bis)

B. Lizaso:
Arrazoi dezu legatza hil dute
asto zaharra bezela
baina kuadrilan dan jokaera
iruditu zait krudela.
Ez al dakizu, Jokin, astoa
gaur ia galdua dela?
Ta gero beti esango dezu
ekologista zarela. (bis)

J. Uranga:
Ekologistak Beñat modatik
paseak dira gaur egun.
Amonak zion "Asto honekin
ze arazoa daukagun!";
ostikoz jota aidean bota
gintuen hiru-lau lagun...
bizirik ez zun ezer onikan
hilda probatu dezagun. (bis)

B. Lizaso:
Bizirik ez du bat'e balio
ai zer nolako kaltea!
Zuek ostikoz jo zintuzteten
ai, zer nolako suertea!
Ez zazu uste nik zuen gisa
asto zahar hau jatea
nik askoz ere nahiago nuen
baba jana egitea. (bis)

J. Uranga:
Astoa ikusi eta laguna
zaude estu eta larri
zu bezelako mutil aluak
ezagutu ditut sarri;
begiak jarri dizkiozu baba
eta legatz kaxkar horri...
lagunartea errespetatu
ta bestela ez etorri. (bis)

B. Lizaso:
Gaur etorri naiz ta txulo asko
hori ez al da ezagun?
Eta mesedez asto kontuan
gehiago ez zazu jardun;
nei sekulako pena ematen dit
hori jakin zazu lagun...
Aste Santuak badatoz eta
bijili egin dezagun. (bis)