Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Mendizabal, Jesus Mari "Bizargorri"
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hire bizitokia festa handia huen orain dela gutxi. Urtero bezala ahaidez, lagunez eta loreez lepo egon duk; orain berriro bakarrik hago, bakardaderik latzenean, datorren urtera arte, heure hilobian.

Description

Melody
Ligoi bizitza ez da izaten
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hementxe nago ohitura honi
ondo ezin iritzita;
jendea dabil denek heldu nahi
eta ezin iritsita;
nigana inor ez ote zetorren
hemen nengoen etsita.
Bai kanposantu polita! (bis)
Denak burrukan hemen gaur zeinek
politagoa jarrita.
Nik horiek baino nahiago nuke
bihar goizeko bisita. (bis)

Lore bikainak enkargatzeko
bazuten nahiko interes.
Nik bat galduta sumatu dut hor,
nun ote nengoen galdez;
eta ez dago goxotasunik,
lagunik ere batere ez;
hor datza Xabier Perez. (bis)
Eskerrak gero zer zetorkidan
ez nuen nik jakin aurrez!
Bakarrik bego jarri behar luke
goian bego jarri ordez! (bis)

Alde batera ez dio ajola
pentsaturik hotz-hotzean;
bisita ez zait asko inporta,
geratu bitez etxean.
Itxurakeri hutsa da eta
horrek jartzen nau letxean,
sentumenturik ezean. (bis)
Bizi nintzela esaten zuten:
"zu zaitugu bihotzean"
nunbait betiko atera nintzen
herentzia kobratzean. (bis)