Bertsos - View details   To know more about this section

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-10-26 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Goikoetxea, Irati
Bertsolaris / Authors
Jimenez, Alfonso
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Parkean lasai nenbilen orain
bueltaka hona ta hara
aspaldidanik ni egunero
ibiltzen naizen erara.
Gizaseme bat lurrean dago
orain badaukat ikara
nora joan da nik orain arte
sentitu dedan patxada?
Ta mugikorrak jotzen duela
ni ohartua naiz jada
dei hori moztu ta berehala
deitu behar det DYAra.

Neronek ere erantzutea
genuen beste aukera
seguruenik hemen gehienek
egingo zuten antzera.
Hortan hastea izan liteke
orain denboran galera
zentzurik ez du ta ordularia
orain badoa aurrera.
DYAri deitu eta zai gaude
oso urduri gainera
bestela ez du inoiz izango
erantzuteko aukera.

DYA badator nahiz eta diren
hamar minutu igaro;
konorterikan ez du oraindik
ez al da nahiko arraro?
Ez da ohartzen baino neretzat
dijoa dena luzaro
"Behingoz eraman, behingoz eraman"
nik hori baitet nahiago
ta medikuak hartutakoan
nik zer egina akabo!
Salbatzen bada alaituko da
baino ni askoz gehiago.