Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-30 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kotxe istripu larria izan ondoren, odol husten ari zara. Berehala behar duzu odola. Ondoan duzun laguna odola emateko prest dago, baina badakizu HIESa duela. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Auto batean sartu ginen gu
bromaka eta barrezka
ustekabean pareta batek
eten digu gure festa.
Bizitza daukat eskapo eta
barruan badaukat kezka
odol litroak behar nituzke
nondik lortu, nori eska?
Soluzio bat badago baina
oso logikoa ez da
heriotzera abiatzea
heriotzari iheska.

Kordea galtzen ere hasi naiz
aurrerantzean akabo
poltsa bateko odola balitz
nahiz nukeen askoz nahiago.
Lagun bat daukat aldamenean
prest zegoena lehenago
baina horrela murgilduko naiz
gaixotasunan esklabo
pozoindutako odola da hau
eta zalantzatan nago
atzera egin nahi nuke baina
beste biderik ez dago.

Beste aukerik ez dagoenez
egin beharko dut aproba
nahiz eta jakin ondoren trabek
egingo dutela gora
odol litro bat barneratzea
izan liteke mejora.
Horretarako nere lagunik
onena etorriko da
ta gaur bizirik irteten banaiz
kontentu edo gustora
nahiz gaurko bizi hau heriotza
bihurtuko den gerora.