Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu hiltzen saiatu dira gaur.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neretzat ere herri maitea
nahiz eta minez, doluz betea;
ustekabean ia iritsi
zitzaidan errematea: (bis)
bizkarretik atakea
zauritu goiko partea
heriotzaren atea;
urte luzetan badakit zer dan
zinegotzi izatea;
dena ez baina ni ere banaiz
herrian borondatea. (bis)

Anbulantzia iritsi di-da
ospitalera belaxe jira
baina buruan kezkarik ezin
inundikan erretira. (bis)
Askatasunan desira
hola jeisten da erdira;
horretarako zein dira?
Bizkarretikan ta estalita
horixe ote da mira?
Hutsa litzake saiatu balitz
begietara begira. (bis)

Neretzako zan une goibela
gertatua da dena honela
baina buruak bueltaka segi
ezin da gelditu bela. (bis)
Pentsa barrua detela
ni're pertsona naizela
elkarrekin goazela;
elkar lagundu badakit nik'e
zapalduta zaudetela;
ezin al leike elkar lagundu
elkar hiltzea bezela? (bis)