Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-20 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-04-20 Zumaia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
EEBBtan SIDAren haurra bezela ezaguna zena hil egin da hamazortzi urterekin. Egin ezazu kontu zeu zinala haur hori eta egin iezaiozu munduari agurra.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-04-20 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizimodua ez det igaro
oso suerte onean,
erdia behintzat pastila eta
botiken aldamenean,
hainbat mediku etenik gabe
saiatu dira lanean,
baina momentuz sendatu ezinda
zerbait daukat barrenean,
eta mundua uztera noa
sasoirik ederrenean. (BIS)

Munduan ez du askok izango
nik aina osasun premi,
baina agian ez da hainbeste
buelta ematerik komeni,
SIDA zikinak hemen utzi nau
ez hezur eta ez mami,
behintzat oraintxe zuen artetik
kezkarik gabe noa ni,
ez bait diot zor haundirik egin
mundu negargarri honi. (BIS)

Azken azkenik ahoan indar
apurrik badaukat behintzat,
oihu ozen bat zuzendu nahi dut
mediku jendearentzat,
konponbidea hoien eskutan
geratzen dela deritzat,
ea lehenbailehen azaltzen diren
medizinaren emaitzak,
besterik inor menpera ez dezan
ni usteldu nauen gaitzak. (BIS)