Bertsos - View details To know more about this section
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zeinen tristeak diran oraingo
nere mezuaren hitzak!
Hamaika aldiz esan genuen
"gu arriskuan gabiltzak!";
oso gutxitan barkatzen digu
gure itsaso bortitzak.
Zer egingo da, gizonarentzat
dauzkagu halako gaitzak!
bizitza hontan destinoren bat
nola daukagun bakoitzak. (bis)
Guk itsasoko lanbide hori
urte askotan nagusi,
eta gainditu izan ditugu
ez dakit zenbat erauntsi!
Zeinen polita bere kolore
berde, urdin eta guzi!
Bainan gaurkoan ezin dezaket
nik begi onez ikusi;
horren polita izanik nola
portatu da hain itsusi? (bis)
Itsaso hortan pasa ditugu
majina bat abentura,
baina esaerak dion bezela
"gerritikan behera ura".
Ez zenduen zuk hala uste ta
heriotza hor eskura,
baina itsaso hori gorrotoz
ez det hartzen, ez apura;
nola gorrota ote dezaket
zuk maite zenduen hura? (bis)