Bertsos - View details   To know more about this section

2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Laurogeita hamar urteko agure zaharra zara. Ohean zaude gaixorik eta leihotik entzuten duzu jaien zarata, gazteak zarataka, gustora... eta hor hasi zara zure azken egunotan edo urteotan atzera begira.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazte nintzela festa izan zen
nere lehenengo baldintza,
jendearekin elkartu eta
elkarri trukatu hitza;
orain ordea hitza motel dut
ta memoria ere hitsa;
musika handik entzun dezaket,
leihotik sartzen zait printza...
hiltzen ari den kantu zahar bat
ote da nere bizitza? (bis)

Entzun dezaket burrunda eta
algara dagola nunahi;
entzun dezaket herri osoa
kalejiran pozik alai;
ikus dezaket gazte jendea
goitik beheraino festaz blai...
ta ni ohean etzanda nago
ordua noiz helduko zai;
egindakoen damurik ez det,
ez egindakoena bai! (bis)

Ez naiz hasiko alper-alperrik
joandako denboren bila;
armarioan gordeta daukat
pasiatzeko makila;
orain eguna ez da izaten
lehen bezain borobila...
Ni banijoa baina atzetik
badatorku gazte pila;
gure herria odol berriaz
luzaro bizi dadila! (bis)