Bertsos - View details   To know more about this section

2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-11-08 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Sarasola, Alaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Garai bateko emakumeen ogibideak edo ofizioak erraz laburbildu genitzake: jostunak, zerbitzariak edo etxekoandreak ziren. Zuk, Alaitz, tornulari bezala lan egitea erabaki duzu. Tornu erraldoi indartsu baten aurrean zaudela, zure gogoetak.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tornero gisa hurbildu nintzen
ni tailer txiki batera.
Nahiz ta sarritan txirbil pusketak
joan begien tartera
hil azkenean poztasun haundiz
bete izan det kartera
ta lan honetan hasi ezkeroz
ia urtea bete da
gizonen lana omen da baina
ez zait bizarrik atera!

Lizentziatuen krisiak gogor
egin duenez eztanda
nere hautua ofiziorantz
bideratzea izan da
eskuratuaz oraintxe degun
lan anitzetan demanda.
Zertan egondu behar gerade
hanka hankari emanda?
Horrela narrats egingo degu
berdintasun propaganda.

Neri lagunak bihurtu zaizkit
metala eta txirbila.
Aurrera ere jarraituko det
iraultza txikien bila.
Zertan amildu fintasunean
berez banauzu abila?
Segi dezagun bide honetan
hau ez da bide isila
ta aurrekoena izan ez dena
geurea izan dedila!