Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Emakumea.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Emakumea esanda
esana da dana
emakumetan bada
bat txit bakana
irratian han dago
sortu ninduana
Baldatikan orantxe
noa beragana
aita dut joana
han pena dudana
baina haren dama
bizirik dut ama
hauxe da poza bersoz
ezin emana.

Emakume asko da
aterikan ate
beste bat aipatzeko
ez kezkik bate
nere andrea hor dago
berentzako kalte
hamaika sufritzeko
etxean daukate
nolatan liteke
bihotz hori bete
oi emazte maite
zaude buka arte
neu nago larri ta zu
lasaitu zaite.

Ama ta emaztea
hortxe ditut pasa
hoien artean dabil
nere konpasa
batek eman baitzidan
sortzean arraza
besteak maitasuna
ta ez da erraza
hauxe poz demasa
ia ez nago lasa
hau ez da jolasa
hau haundia poza
zuek har zazue nere
azken arnasa.