Bertsos - View details To know more about this section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eman behar ditugu
bakoitzak bereak
inoiz ez bitez eten
maitasun hereak
haren sabelean gu
sortuak semeak
hauek dira haiexek
goratzeko uneak
zeinen gauza ederrak
dan emakumeak.
Behar degu ekintza
behar degu obra
ama emakumea det
neretzako onra
ez naiz ni ere zuk nahi
bezin seme jatorra
ta nere pekatua
esango det borra
ezin degu ordaindu
emakumen zorra.
Bihotza baten bati
nahi diot eskeini
noski gaur jakingo det
zuzen asko zeini
zorrak ezin ordaindu
kezketan nago ni
naiz sukaldean izan
hainbeste armoni
barka zaiozu kapaz
ez dan seme honi.