Bertsos - View details To know more about this section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Emakumea bizitzarako
ai zer lagun egokia
nahiz ta gizonak motibo gabe
sarri beztu bekokia
laguntzeko prest egoten zera
hala dut erabakia
sarri zera nere samin danen
goxo atseden tokia
Igualdadea lortu nahiean
zu aspalditikan zabiltz
nahiz eta zenbait gizon aurrean
zuri jartzen zaizun murritz
emakumea nik maite zaitut
garbi egin nahi dizut hitz
gizaldirikan etzan izango
emakumerik ez balitz.
Mutil gazte ta neska gazteak
egiten dute habia
etorkizunaren bidetikan
itxaropenez abia
sarri askotan gure parte zu
txukuna era garbia
nor da mundu honetan ama dan
bainan lagun bat hobia