Bertsos - View details   To know more about this section

2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaurko gazteek beste pertsona batzuk ezagutzeko arazoak dituztela-eta ligatzeko ikastaroak ematen hasi dira. Zuek horietako batean egin duzue topo.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira: Nahiz parrandara sarri atera
lagunik ezin dut egin
eta gauero ezin aurkitu
zein den nere printze urdin.
Nere ama bai poztuko dela
enteratzean azkenin
bertsoez gaindi lagun direla
Silveira eta Jon Martin. (bis)

J. Martin: Ligatu nahi ta ezin ligatu
hala gabiltza beti gu
ta zure ama izan liteke
lehen urratsen testigu.
Bi aldiz gaude batera kantuz*
hurrengoarekin hiru;
norbait bilatu nahi genuen ta
Saroiek** bilatu digu! (bis)

X. Silveira: Ahaztu gaitezen izanez gero
eduki ditugun pikez
zeren aurrera begiratzea
esperantza da gutxinez.
Nik zoriontsu egingo zaitut
nere indar guztiz maitez;
joder Egaña aizkolaria***
baldin bada, zergatik ez? (bis)

J. Martin: Mutil hau ez naiz ziur ote den
bere buruaren jabe
baina ikasgaiak izango ditu
makina bat nobedade;
nork ematen dit beldur gehiago
jarriz gero parez pare
Egaña aizkora batekin edo
Silveira ta ezer gabe? (bis)

X. Silveira: Bueno ze kristo? Egin behar da
lehen baino lehen aukeratu
maitasuna ez baita guztia
maiz plazerra da pekatu.
Ni ez naiz neska baina naiz la ostia
eta ez zaitez kejatu!
Ta zu gutxinez ez zera neska
zertan gehiago eskatu? (bis)

J. Martin: Egia esan beste zeozer
espero nuen hemen ba!
Baina holaxe izango nuen
eguneko gai zerrenda.
Hartu dezadan arnasa sakon
ta saiatu nadin benga!
Silveirarekin lortu ezkero
edozeinekin lortzen da. (bis)

X. Silveira: Begira ez da errexa hola
maitasuna gogortzea:
a punto jarri aurretik ez da
komeni egoskortzea.
Ez naiz urrea, ez naiz zilarra
gehien-gehienez brontzea...
Ba bai begira zein errexa den
edozeinekin lortzea. (bis)

J. Martin: Ez da urrea egia esan
ta noski ez da zilarra;
brontzea ere zalantzan nago
gehienez ere txatarra.
Nahiz ta mutila basatia den
zikina eta zatarra
nere etxean edukiko dut
amaestratu beharra. (bis)