Bertsos - View details To know more about this section
1988-07-16 Gabiria Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
Bertsoa entzun |
1988-07-16 Gabiria Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urte mordoska baten
ez zan zorionik,
egun batik bestera
ezin eramanik,
nik nere bizi osoz
ez det falta lanik,
garai baten ez nuen
sinistatuko nik,
inork maite ez zun
gauza bukatuko zanik.
Baina hori ere da
begiz ikusia,
badakizute dala
gauza itxusia,
urtetan egondua
da langabezia,
horrek du askorentzat
diru eskasia,
hamaika familitan
sortuz desgrazia.
Gazteak ondo hartu
zarrari entzuna,
nere bizitza dana
lanean da juna,
jakina zan zuentzat e(re)
etorri behar zuna,
ez det esango lana
danik osasuna,
baina hori da pobrean
aberastasuna.