Bertsos - View details   To know more about this section

2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gijarro, Aritz Zerain

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa
Gai-emailea
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"
Bertsolaris / Authors
Gijarro, Unai
Zerain, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aritz, bakarrik bizi den adineko pertsona bat zara, eta konpainia egingo dizun gazte baten bila zabiltza. Iragarkia jarri duzu egunkarian eta Unai etorri da.

Description

Melody
Lagundurikan danoi I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gijarro, Aritz Zerain

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zerain: Larogei urte bete
berriak ditut nik
eta adin honetan
ez dago gauz onik.
Ez nun uste inor nik
hartu behar nunik
baina ez pentsa hartzeko
seguru nagonik:
zure etxean zaindu
al dezu aitonik?

U. Guijarro: Lehenago eduki nun
aitona etxean
eta hura zaintzen nun
hala behartzean
ta orain zu hor zaude
nere aurrerantzean;
gertu izango nauzu ni
zure aldamenean
eta zainduko zaitut
denbora luzean.

A. Zerain: Zaharrak bizi ohi gera
egoera estutan
eta are gehiago
etxe haundi hustutan;
plaza honen bila zu
etorri disputan.
Aitona zaindu dezu
hartu det kontutan
baina zenbat iraun zun
hark zure eskutan?

U. Guijarro: Zahar-zaharra hil zen
hoi ez da problema;
nik alaitu ohi nion
eunero barrena
ta triste zegonean
emanez kemena.
Zuri hala egiteko
hemen det ordena
nik emango baitizut
falta dezun dena.

A. Zerain: Ni egoskorra nago
bainago zahartua
honezkero egongo
zera ohartua.
Beno konforme zaude
beraz onartua
baina ez da izaten
hain errez tratua:
lehenengo egingo dizut
proba kontratua.

U. Guijarro: Honen galdeketa hau
behintzat ez da broma
azterketa latza da
ta sakon-sakona
baina ni naiz seguru
zuretzat dagona.
Heldu gerritik eta
etor zaite hona
goazen paseatzera
kalera aitona.