Bertsos - View details   To know more about this section

2005-09-04 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-09-04 Izurtza Jaialdia
Gai-emailea
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Authors
Eizagirre, Estitxu
Perea, Oihane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Duela bi aste, Oihane, ama egin zara; baina Estitxuk ere horretan zer edo zer badaki, izeko egin baitzen duela gutxi. Horrek zuen bizimoduan zer eragin eduki du?

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-09-04 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Oihane Perea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Perea:
Ene ze polita den guztia
amets egin dut oparo!
Orain ama naiz ta horrek badu
berekin hamaika trago!
Azaldu beharko litzateke
instrukzioekin klaro
ezin dugula lorikan egin
hiru ordu baino gehiago.

E. Eizagirre:
Hiru ordu baino gehiago hari
begira ta hari muxu...
Kontraesan bat ikus nezake
ama zure aurrean aizu:
jende aurrera bertso kantari
berehala hasi zera zu
ta umeari bakardadean
kantatzen al dizkiozu?

O. Perea:
Zesarea batekin zidaten
hogeita bian atera;
gau hortan bertan negar zotinka
hasi zitzaidan kolpera;
haur kantaren bat bilatzen nuen
"bertsotan bai ba ote da?";
ba asko kantatu nizkion bai
doinu honetan gainera.

E. Eizagirre:
Kendu zizuten zilbor-hestea
lehen lotura akabo!
Bertsolaria umearekin
harremanetan baitago
beste galdera ta intuzio bat
komentatu nahian nago:
zeharo hustuta sentitzen zaren
edota emankorrago.

O. Perea:
Ba tripa erortzeko zorian
hankak dardarka ta grabe
baina sendatzen ari gara gu
poliki eta suabe.
Zuretzako galdera bat badut
izeba orain hala're:
izebak gauza onak dituzte
baina gauza txarrik gabe?

E. Eizagirre:
Ez nun sekula nik neuk esango
zuk orain baino hobeto!
Beti badaukat goxokiren bat
ilobari emateko
ta petraltzean agintzen diot
amarengana joateko.
Gogo guztiak kenduak dizkit
ni neu ama izateko.