Bertsos - View details To know more about this section
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Stanza name:
KOPLEN MULTZOA
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ume denboran itsusi
horretxek ez du merezi
hainbat karrera ikasitzen ni
ari naiz berezi
bada nahiko gaza-gezi
ongi ni nahi naute hezi
eta jolasten behar bezela
ni ezin naiz bizi (bir)
Hau da bizi itsusia
ume baten desgrazia
jolastu nahi ta ezinik dago
nere malizia
hau da gauza garezia
daukaguna plakezia
gauz horigatik umetxo askok
galdu du bizia (bir)
Ingles Baletez karrera
eskolarekin gainera
hemen lotuta ipini naute
ahuntz zahar bat antzera
hauxe da gure galera
kontuak ongi atera
bakar-bakarrik nahikoa degu
guk degun euskera (bir)