Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Eskola mailako futbol entrenatzailea zara. Negarrez ari den zortzi urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zure galtza motx, zure galtzerdi
ta margo horiko peto
Ronaldinhoren botak jantzita
etorri zera konpleto;
porteriaren azpian zeunden
baloi guzien menpeko
baina dexente sartu zaizkizu
eta zu lur jota seko.
Ez egin negar hiru gol triste
direla eta tarteko
ez naiz nekatzen adorea dut
lasai-lasai esateko:
aurrena galtzen ikasi behar da
irabazten jakiteko. (bis)

Malkoak kendu masailetik bai
neskato hola hobe da
beste batean igual hobeto
jokatuz ariko gera;
hartu trasteak ta aldagelara
zoaz besteekin batera
dutxatu zaite ta jantzi zaite
ta polit-polit atera
zuk bederatzi urte dituzu
ta nabarmena da zera:
dena hartzen duzu hil ala bizi
ta dena joku antzera
baina jolas bat baino ez dela
laister ohartuko zera. (bis)

Mundu guziak orain buruan
dauka zenbait kirolari
dena apustu ta desafio
orain kendu orain tori.
Lagun artean izanez gero
osasungarri da hori
baina lehiaren gordintasunik
ez opa neskatoori;
bizitza eta futbola berdin
dira eta jarri adi
galdu duzula nahiz ta jendea
burlan ta isekan ari
zu ez lotsatu zu ez beldurtu
eutsi zure buruari. (bis)