Bertsos - View details   To know more about this section

1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-11-13 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jende askok galdetzen digu, serio gainera, elkarri halako astakeriak esaten dizkiozuela eta hoiek zenbateraino serio hartu beharrekoak dire?

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alkarri latzak esanez
nik ez dakit zenbat bertso,
batzuk gaizki hartzen dute
badago zenbait arazo,
herri batera joanda
esku eman eta "kaxo!"
Oholtzara igo eta
elkarri gogor eraso,
Telleria edo Egaña
Munduate ta Lizaso,
batzutan aktore gera,
beste batzutan pailaso,
zerbait kantatu ta gero
sobrean dirua jaso,
hemendik jetsitakoan
gu lagunak gera oso.

Norbait errudunik bada
neroni lehenbiziko,
neroni santua naizenik
esaten ez naiz hasiko,
bertsolariok ez gera
ez idolo eta ez mito,
haundiak esanda ere
penaz ez da inor ito,
Joni deitzen diogu guk
Atxabalko Txikito,
Igor Elortzari, berriz,
Durangoko Pulgarzito,
ta Mikel Mendizabali
Itxasondoko Ijito,
esaten diranak esan
broman hartu eta kito.