Bertsos - View details To know more about this section
2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pozik nintzana hor bihurtu naiz
herio beraren mezu;
mendizalea, gailurra hurbil
arrisku asko daukazu;
ez zaitez hasi itsu-itsuan,
ez zaitez hasi jo ta su;
nahiz ta bihotzak hala ez agindu
buruaz pentsa ezazu. (bis)
Gailurrak hurbil izan izan du
poza eta gozatua,
bainan beherako ibilbidea
bada zertan erratua;
halare ez zazu atzera egin,
gaindi ezazu patua,
bizitza amets haundi bat baita
amets txikiz osatua. (bis)
Mendizaleak bere gogoa,
bere grina du oinarri;
bere barruan gogo guztia
izan izan du jatorri;
eutsi zaiozu gaztetasunan
golpeko indar haundi horri
eta zoazen sasoi berdinaz
edo hobeaz etorri. (bis)