Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-08-18 Arantza Jaialdia
Conductor/a
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Autores
Murua, Iñaki
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Badakik datorren urtean Himalayara espedizio bat antolatuta dagoela, eta hor tartean direla Ana Arantzatik eta Xabier ere bai, ia arantzartua. Hi orain hil berri den Felix Iñurrategiren izpiritua izango haiz. Hagoen lekuan hagoela, emaizkiek pare bat aholku gazte hauei.

Descripción

Melodia
Beste bateko inularretan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pozik nintzana hor bihurtu naiz
herio beraren mezu;
mendizalea, gailurra hurbil
arrisku asko daukazu;
ez zaitez hasi itsu-itsuan,
ez zaitez hasi jo ta su;
nahiz ta bihotzak hala ez agindu
buruaz pentsa ezazu. (bis)

Gailurrak hurbil izan izan du
poza eta gozatua,
bainan beherako ibilbidea
bada zertan erratua;
halare ez zazu atzera egin,
gaindi ezazu patua,
bizitza amets haundi bat baita
amets txikiz osatua. (bis)

Mendizaleak bere gogoa,
bere grina du oinarri;
bere barruan gogo guztia
izan izan du jatorri;
eutsi zaiozu gaztetasunan
golpeko indar haundi horri
eta zoazen sasoi berdinaz
edo hobeaz etorri. (bis)