Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-19 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (9. 1998. Gasteiz)
Performance
1998-04-19 Gasteiz Sariketa
Conductor
Enbeita, Abel
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Asier
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Urtebete da neska bati maite zenuela adierazi zeniola. Gaur, urtebetera, berak ere maite zaituela esaten dizu.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-04-19 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur urtebete nere bihotza
neskari nion zabaldu.
Aizu, ez al da nahiko berandu,
gaur zertan zara azaldu?
Hor ibili naiz festarik festa
erregu eta erregu;
gaur egunean pare bat neska
hortxe dauzkat nere kargu;
urtebetean itxoiten dunak
nahiko tontoa behar du! (bis)

Erabakia hartu zenuen
ta egin duzu atzera;
barkatu baina oraingo hontan
izan da zeure kaltera.
Beste nonbaiten izango det nik
zu ez ezikan aukera;
beraz etorri zeran bidetik
joan zintezke etxera,
baina agian bai esango dut
hemendik urtebetera. (bis)