Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-04-19 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
| Bertsoa entzun | 
1998-04-19 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Gaur urtebete nere bihotza
neskari nion zabaldu.
Aizu, ez al da nahiko berandu,
gaur zertan zara azaldu?
Hor ibili naiz festarik festa
erregu eta erregu;
gaur egunean pare bat neska
hortxe dauzkat nere kargu;
urtebetean itxoiten dunak
nahiko tontoa behar du! (bis)
Erabakia hartu zenuen
ta egin duzu atzera;
barkatu baina oraingo hontan
izan da zeure kaltera.
Beste nonbaiten izango det nik
zu ez ezikan aukera;
beraz etorri zeran bidetik
joan zintezke etxera,
baina agian bai esango dut
hemendik urtebetera. (bis)
