Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Iñaki Otaño

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Otaño, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mikrofono aurrera zatozte eta biok pentsamentu berdina duzue barrenean: kosta behar zaik ederki ni haustea.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Iñaki Otaño

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garmendia
Nere pentsamenturik
sarri ez det uzten
gu nola gauden zuek
gaituzte ikusten
txapelketa onekin
nabil buru hausten
gazteak badatozte
baztar guzik nahasten
baina kosta behar zaik
Garmendia hausten.
Otaño
Garmendia hausteko
asmoak nakarki
eta beregan ere
gauza bera arki
epai maiak esango
digu hori aurki
ni ongi gertatu naiz
berso ta olerki
ta ni gaur hemen hausten
kostakok ederki.
Garmendia
Hemen al dan ondona
nahi degu hitz egin
bestek aurreratzeak
ematen digu min
hanka baldarrak baino
buruz nago arin
ta nere esana gaurkoz
nahi badezu egin
gaztea zera eta
oraindik itxogin.
Otaño
Nire gatik etzaite
kopet ilun jarri
bersotan doalako
egur eta harri
gaitzean danok gera
estu eta larri
gauza bere lekura
nahi bada ekarri
komeni da laguntza
eitea elkarri.
Garmendia
Ai zer mikrofonoak
aurrean dauzkagun
ta egin behar laz bat
nolatan daukagun
oso errez ez dago
hitz egiten legun
alkar al bada emen
probatu dezagun
bainan lehengo jeniok
konserba dizagun.
Otaño
Borroka maitatzen da
gure lur maitean
hortan gabiltza eta
saiatu gaitean,
probatzeko jarriak
guk biok batean
aprapos etorri naiz
ongi nahi betean
neroni naiz nagusi
nagoen artean.