Bertsos - View details To know more about this section
2007-09-29 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
2007-09-29 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
Stanza name:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Epaiketa latz kosta zitzaidan
abokatu ta testigo;
lege munduan gainera dena
doa astiro-astiro.
Gaur bezela ta adrenalina
kokoteraino zait igo;
eman nahi ote dit tiro?
Labanarekin enbido... (bis)
Nahiz ta urruti mantentzeko ere
badauzkan mila motibo
hirurehun metro esan zun baina
atzean daukat berriro. (bis)
Infernu errez bilakatu zen
lehen zena paradisu;
geroztik ezin inoiz lo egin
ta kalean ere izu;
nere buruai galdetzen diot
"Ze lagun klase zera zu?";
beti atzetik jo ta su
ez laztan eta ez muxu. (bis)
Bai ondo dakit egoera hau
gogorra egiten zaizu
baina mesedez utzi joaten
oraindik maite banauzu. (bis)
Baina ikusten det hor zabiltzala
labana batekin parrez
nere odola ikusi nahian
hala asetu beharrez;
behar ez bezela hasten direnak
konpontzen ez dago errez
baina eskatzen det mesedez
bost metrora gera zaitez. (bis)
Gainera zuk'e hor badaukazu
neronek aina interes;
zuretzat ez det nik zigorrik nahi
ta neretzako ere ez. (bis)