Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Xabier "Euzkitze"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Herriko festetan dantza eske zabiltzate zuek biok plazan, orain arte ez duzue kalabaza edo poteak besterik jaso.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano
Arratsalde osoan
ez degu entzun bai,
Euzkitze
nesken erantzunekin
nola egon lasai?
Lazkano
Nunbait mutil koxkorrik
haiek ez dute nahi,
Euzkitze
aspaldi hontan nago
rubia haren zai.

Euzkitze
Ezetzek tristeturik
utzirik barrua,
Lazkano
gaztearena degu
gaur hemen errua,
Euzkitze
lagun hartua det
nahiko ganberrua,
Lazkano
gazte txoro hau berriz
burutik harrua.

Lazkano
Neska gazte guziak
zugandik igasi,
Euzkitze
nunbait guk konportatzen
ez degu ikasi,
Lazkano
honekin ezin leike
plan hoietan luzi,
Euzkitze
zugandik aldentzea
hobe nuke kasi.

Euzkitze
Laister iritsiko zait
lehenengo baietza,
Lazkano
hain errexa danikan
ez zazula pentsa,
Euzkitze
neskei dantzako diet
azpiko erretza,
Lazkano
horretarako ere
nahi nere defentsa.

Lazkano
Gazte mutur zikin hau
ezin dut eduka,
Euzkitze
aldemenekok ere
askorik ez dauka,
Lazkano
uste ez dan zakurrak
egin dio zaunka,
Euzkitze
ezetzekin hasi ta
ezetzekin buka.

Euzkitze
Ez da oso txukuna
gure panorama,
Lazkano
ezin degu inola
jolastutzen asma,
Euzkitze
berriz ere izango da
aldrebesen fama,
Lazkano
aitortu ezaidazu
alu bat zerana.