Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-21 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Banekien hartutako erabakiak eragina izango zuela berarengan. Baina ezin nuen gehiago.

Description

Melody
Arratsalde on eta muxu bat
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean zure ondoan
nahiz ta hartu dudan babes
harreman denek izaten dute
ez dakigun hainbeste ertz;
ta azkenaldian gure artekoa
ikusten nuen horren beltz;
jada ezin nuen ohe berean
ta zurekin egin amets.
Ta horregatik erabaki bat
hartu dut ta ez zen errez;
orain lagunak izan gaitezke
bestela igual ezer ez. (bis)

Unibertsala da egia esan
gertatu zaigun kasoa.
Beraz ez dut nahi drama bihurtu
litekeena arazoa;
nahiz orain arte horren goxoa
izan den zure altzoa
askatasunez eman nahi ditut
bizitza eta pausoa.
Nahiz bikotea sarri izaten den
egitura erosoa
bi eskas baino nahiago izan
bakar bat baina osoa. (bis)

Zu horren zara mutil jatorra
hain zara mutil kabala
ta gezurretan ari banaiz ni
lurrak irentsi nazala!
Baina erabaki bat hartu dut ta
ez da izango hutsala;
orain mundu bat daukat aurretik
ederra bezain zabala.
Sinets ezazu nahiz une hontan
zaila den zuretzat hala
igual lehen baino gehiago ere
maitatu zaitzakedala. (bis)