Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Arrano bat zara. Gizon batek bide ertzean zaurituta aurkitu eta etxean eduki zaitu zenbait egunez sendatu arte. Gaur libre utzi zaitu. Zeru gainetik hiru bertso.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean mendi puntetan
egiten nun hegan lasai,
zoritxarreko eskopeta bat
han zegon noiz jetxiko zai,
bide ertzean aurkitu ninun
neronen odoletan blai,
pitin bat sentitzeko gai
nola genuen nolanahi, (bis)
nik uste nuen pertsona denak
genitula gure etsai,
gizon gaiztoak badira baina
jator askoak ere bai. (bis)

Pentsatzen nuen «bide ertzean
geldituko naiz hilotza»,
hego azpitan odol gorria
mokoan zerbait berdotza,
eta gainera une haietan
nagusitu zen izotza,
hura dardara ta hotza,
txori gaixoen rnorrontza, (bis)
gizon jator bat errukitu zan
laguntzeko ez zen lotsa,
beste guztiek behar dezute
gizon horrek dun bihotza. (bis)

Bere etxean eduki ninun
pixkat sendatzen jardunik,
bihotz gabeak ez du hartuko
holako eginkizunik,
munduan ez da falta pertsona
aldrebes eta lizunik,
lehen(ag)o ez neukan kemenik,
ta orain nago lerdenik, (bis)
pertsona horri inortxok eman
ez zion honen ordenik,
hutsaren truke egin zendunez
asko maitatzen zaitut nik. (bis)