Bertsos - View details To know more about this section
Azken juizioko eguna [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Azken juizioko eguna [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1960-00-00
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Azken juiziyoko eguna
Komeni diran bertso berriak
esplikatu albanitza,
aditutzia desio duen
bati eman diot itza.
Baileak eta soñu ederrak
engañaturik gabiltza,
animarentzat kaltea dator
gure munduko bizitza.
Abenduaren lendabiziko
goizeko zazpietan zen,
tenplo santuban egonduba naiz
sermoi eder bat aditzen
Jesus'en llaga preziosoak
astera nua berritzen
Zeruko Aita lagun zaidazu
entendimentua argitzen.
Pekatariyak artu dezagun
doloria biotzian,
Jesus'ek zenbat supritu zuan
gugatik eriotzian,
firme gabiltzan faltatu gabe
Fede Santuko itzian,
gero anima izan ez-dediñ
infernurako iltzian.
Nere kristaubak bidian dator
azken juiziyoko eguna,
jajkiña dago begien bistan
ikusi bear deguna.
Josafat'eko zelai santuan
tronpeta soñu illuna
galduak pena eramango du
justua'retzat fortuna.
Bi bide daude ezker ta eskubi
komeni da ikastia
aukera daude bata Zerura
infernurako bestia:
gure anima Jaungoikoari
ainbesteraño kostia,
ta zer pena hartuko duen
Luzifer'entzat uztia!
Infernua da kalabozo bat
mortal ikaragarria,
an sartzen danak ikasiko du
tormentu oyen berria.
Luzifer dago ango errege
ezpata'rekin jarriya
arren mendean egon bearra
aimak dauka larriya.
Munduko gauzen errematia
dakar azken juiziyoak
auts biurtuta utziko ditu
erri ta poblaziyoak
mendiak lertu alkarren kontra
erreinu ta nazioak
sententzi ori botako digu
Jesus'en bendizioak.
Itxasoak, su, eguzki, illun,
illargia, odolak artu
lurrak ikara eta gañera
erio danak agortu.
munduko gauza baliosoak
erre ta ikatz biurtu,
pekatariak umil gaitezen
bada zerekin bildurtu.
Eriotzaren larritasuna
suspiroa barrendik
nai eztegula bertan il bear
anparo gabe iñondik:
Josafateko zelai santura
juango gera emendik,
ez da zeruan sartuko Jesus
desanparatzen duanik.
Jesus Zerutik Josafatera
aingeruakin batean,
pekatarien artzai umilla
badator oyen tartean.
zelai santura juango gera
bide guztiak betean
gure orduko larritasuna
sententziya eman artean.
Alkarren bistan emango digu
sententziya bat zorrotza,
gure obrak an azaldu bear
gaiztoarentza tzer lotsa,
pekatariak altxa dezagun
Jesus'engana biotza,
kontsideratu gu gaitik nola
pasa zuan eriotza.
Josafateko zelai santuan
asko degu ikusiko,
Jesus nola dan setentzia bat
guri ematen asiko
gaiztuak danak infernurako
onak ezdu mereziko
Justuarentzat Zeruan silla
eternidade guztiko.
Aita Santu ta errege oyek
obispo ta apaiz guztiak
pobre ta aberats dianak berdiñ
maisu orren justiziak:
diruak ez du an balioko
................ ikasiak
zeñi berea emango dio
Jaungoikuaren graziak.
Anima galdu baten tormentu
eta naigabe aundia,
zer diran ezin konsideratu
gizonaren memoriak:
eternidade guztiko penak
ez ayen mende jarriak,
orra munduko gustoak eta
egun engañagarriak.
Guziok gera pekatariak
deseoz edo obretan
tentazioak guretzat dira
ezta dudarik oietan;
gorputz argala erortzen bada
bere biziyo txarretan,
gero anima entregatzen du
etsayen atzaparretan.
Zeruak ditu amabi ate
aingeru bana guardian,
urrez murallak egiñak eta
alaja fiñak erdian:
gloriak daukan edertasuna
musikaren alegrian,
premio ori alkantzatzeko
gabiltzan fee garbian.
Aita Santua Erroman dago
izenez Pio deritza,
aren kontzako enemiguak
inguraturik gabiltza.
Jaungoikuaren birtutea da
beti errenditzen gaitza
kristau fielak kunpli dezagun
Ebanjeliyoko itza.
Bertso berrien ................
zer datorkigun jakiña,
orra nik esan nola bear dan
egin justu esamiña:
premio ..........................
enpeñatu alegiña,
zu bitarteko ipintzen zaitut
Aingeruen Erregiña.
Azken juizioko eguna [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1960-00-00
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000340.jpg |