General search
New search Type: Extempore verse Place: Donostia Periodical Performance: Plaza Biziberritzen (2021)Refine your search
Found results: 5
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa