General search
New search Improvised Verse Singing: "Reggae (Toasting)" Name of person: Iguaran, OihanaRefine your search
Found results: 1202
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-21 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lo gutxi eginaz zabiltzate aspaldi; zu, Oihana, umeak dituzulako, eta zu, Jexux Mari, nerabeak dituzulako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Alberto Lasarentzat izan da Hondarribiko urrezko intsignia. Zorionak Alberto! Harekin batera Sorotan Bele taldea eta Maria Jesus Berrotaran izan dira finalistak. 75 urteko hondarribiarra da Maria Jesus, Hondarribiko bertso eskolaren sortzaileetako bat dela esateaz gain, gauza asko esan daitezke berari buruz, baina pasadizu bat besterik ez dizut kontatuko. 1979an Hondarribiko udaltzain izateko deialdira aurkeztu zen, eta emakumea izanik izena ere ez ziotela hartuko esan zioten. 1980ko deialdira ere aurkeztu zen, eta izena hartuko ziotela baina emakumea izanik ez ziotela deituko esan zioten.
1980ko bigarren deialdira ere aurkeztu zen eta hartu egin zuten; jubilatu arteko 35 urteak pasa zituen lan horretan. Oihana, gaurko entzuleen artean dago Maria Jesus, zer esan nahi diozu?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Mundua bukatzera doa. Ikerlariek ikerketa sakonak egin dituzte eta gauza segurua da lau egun barru planeta lehertuko dela. Zer egingo duzue lau egun hauetan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen bion lagun batek gustuko duen norbait afaltzera ekarri nahi du, baina aurrena zuekin probatu nahi du bere sukaldaritza dohaina. Zuen iritzia eman, baina Oihanak laguna ez mintzeko moduan; Aginek gordin esango dizkio ordea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Maialen, sendabide alternatiboekin lan egiten duzu. Beste bost lagun hauek sartu zaizkizu kontsultara, bakoitza bere adikzioarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Maialen, zure atzeko horiek bizitza bideratuta dute, baina jakin nahi nuke beren lehen soldata nola edo zertan irabazi eta zertan gastatu zuten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Orioko nere lagun bat Vietnamera joan da. Honek, Orio eta Erreala du bere testuingurua. Ostatu hartzera joan, eta bertako neskak galdetu zionean nongoa den “From Orio” erantzun dio. Eta gainera harritu egin da ez zekielako non zegoen.
Andoni da oriotarra eta Oihana Vietnameko albergekoa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Berriro jaio eta bertsolari izango ez bazinete, zer izatea gustatuko litzaizueke? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oso lagun onak zarete. Orain arte beti elkarrekin, parrandan... ibili izan zarete. Baina bikotea duzuenetik, Miren ez da parrandan ateratzen. Oihanak berdin jarraitzen du, parrandara ateraz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-27 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Hogeita bost eta hogeita hamabost urte bitartekoek ezaugarri batzuk omen dituzte: ezkonkideen edadeak omen dira, lehenengo zimurrak ateratzen omen dira, alkoholari neurria hartzen ikasten omen da, maskota erosteko joera nabarmentzen da. Ohikoen diren joera horiek ba al dute islarik zuengan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Bost urte dira areto honetan bertso saiorik egiten ez dela. Publikoan bada orduz geroztik bertso saioren batera joan ez den jendea. Bost urte hauetan plazan zer gertatu den kontatu behar diezue, beraz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur, herri kirol saioa zegoen eta ondoren bertso saioa. Zuek herri kirolzale eta bertsozale zarete, eta bietara abiatu aurretik, txosnetatik pasa zarete. Han, zuen haridurarako, apustuak daude. Bietarako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
