General search
New search Bertsolari: "Labaka Mayoz, Ane" Name of person: Soto, JulioRefine your search
Found results: 1461
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Atzoko albistea da Julio. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak aurten D ereduan has daitezen. D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela. Baina auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen nahi eta borondatearen aurka, Mendigorriko A ereduan edo Garesko D ereduan hasi beharko dute haurrek ikasturtea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoak zarete, Covid garai honetan hire semea, Oihana, istiluetan ibiltzeagatik atxilotu diten pare bat aldiz. Hire alaba, Julio, gutxi jaten hasi duk, ez dik ezertarako gogorik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Auzoak zarete, Oihanaren etxebizitza beste guztien erdian dago, eta paretak oso finak direnez, beste denen hots eta zaratak entzuten ditu. Bakoitzaren ze hots aditzen duzu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Medikuak greban direla, Osasunbidearen egoera, osasungintza… horrekin hasi eta ea nora jotzen duzuen.
Puntua: Zu azkena noiz joan / zinen medikura?
Puntua: Sistema pribatura / edo publikora?
Puntua: Itxaron zerrendetan / gaur ez dago giro
Puntua: Proba ein behar duzu / baina zertarako?
Puntua: Zu lasai hilko zara / arnasak itota
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Kerman Diaz, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra [Nafarroa Garaiko txapeldunaren agurra] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aratz, Gabon eskeko taldeko bateko koplaria haiz; etxerik etxe herri guztia pasatu duzue etxe bakoitzean kantatuaz, Julioren etxean izan ezik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok Astilleroetako bi langile zarete. Azken epaia entzun eta gero, galdetu duzue: "Orain zer?". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bizarra moztu barik etorri zaren arrantzalea zara. Itsasoa harro egon arren, gaur lana daukazu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Agin, hi ere atzo parrandan ibilita hago. Kostata baina esnatu haiz, begiak ireki dituk, eskua luzatu duk mesanotxera, eta hor papertxo bat, ohartxo bat, aurkitu duk. "Oso ondo pasatu dut zurekin. Behar banauzu, deitu". Azpian telefono zenbaki bat ageri zen. Hamar-hamabost minutuz zalantzan egon zara, deitu ez deitu. Azkenean, deitu duzu, eta Juliok hartu dizu telefonoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hogeita bost urte ezkonduta daramatzan bikotea izango zarete. Gaur, afaltzen ari zinetela, denboran atzera egin duzue, eta gogoratzen hasi zarete zuen bikote harremanaren hasiera: lehenengo zita, lehenengo zirriak, lehenengo muxuak... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Julio argazkilaria etorri da Japon aldetik Sanferminetara. Txupinazo garaian, argazkia ateratzeko unean, Sebastianek eta Ikerrek ikurrina handi bat jarri dute. Ez dakit kartzelan sartuko dituzten, ez dituzten... Orain jakingo dugu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-12 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Lehen esan dugu binaka aritzeko gai bat izango zenutela, baina librean egin beharko duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunak zarete. Zu, Julio, baikorra zara, eta Agin ezkorra. Azkenaldi honetan gauza polit aunitz pasatu zaizkizue, eta Julio kontent dago. Aginek uste du hainbeste gauza onek zerbait txarra ekarriko dutela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
