General search
New search Entity: "Euskadi Irratia" Place: Lasarte-OriaRefine your search
Found results: 367
2014-04-21 Lasarte-Oria Plaza librea [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Iban Garro, Xabi Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Hiru nafarrak. Susmoa daukat inork ez zaituztela ezagutzen. Aurkeztu zuen burua, baina bakoitzak besterena aurkeztu beharko du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-21 Lasarte-Oria Plaza librea [Bertsoa] / Eneko Fernandez
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jalgira tragoa hartzera etorri eta bideo bat jarri dute euskararen egoeraren inguruan, Nafarroraren inguruan. Sei gazte kantuan hasi dira, bertsotan. Zuk ez duzu ezer ulertzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ametsek badu dohain bat umetatik. Etorkizuna igartzen duela. Ane gaztea izaki galderaz beteta dago etorkizunari buruz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Beñat asko estimatzen dut, baina gehien gustatzen zaidana da Habaneran nola egiten duen bertsotan, bakarka, eta gaur hori eskatuko diot. Gainera, aurten Kuban ibili da, Aste Santuan. Kubak zeresan handia ematen du, politikoki gehienbat: sozialismoa badela, ez dela, Fidel, hilko dela, ez dela hilko... Horren inguruko hausnarketa bat eskatu nahi diot Beñati, baina hiru ikuspegi desberdinekin, eta bertso bakoitzean ikuspegi bat erabiltzea nahiko nuke. Lehenengo bertsoan, zure bertsolari izaera baliatuz herriari, plazari kantatuko zeniokeena; bigarrenean, konfiantzazko lagun bati, gertuko bati, pribatuan kontatuko zeniokeena, eta hirugarren bertsoan, Kubako gazte bat bazina, kantatuko zeniokeena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amona bilobak zarete. Zu Lierni ez zara fededuna, baina amona bai. Amonak dio zuk ere izango duzula zerbaitetan sinisteko premia. Sanpedrotan, udaleko ordezkari eta agintariekin batera, meza nagusia sakratua izaten da zuen etxean. Amonak, zurekin joan nahi izaten du. Egoerak barregura ematen dizu Lierni, ezin duzu isilik egon eta amona haserretu egiten da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Errezitaldi bertsolatua edo bertso saio estrofatua?
[Press]2020-02-09. Txintxarri [Aldizkaria] View details
Indarrak batu eta harremanetan sakontzeko topaketa
[Press]2020-09-19. Txintxarri [Aldizkaria] View details
Ane Labaka: "Korrika ideia ero bat da, eta denok parte izatea kristorena da"
[Press]2019-04-12. Txintxarri [Aldizkaria] View details
Bertsoa eta antzerkia uztartu ziren joan den larunbatean Kultur Etxean
[Press]2018-05-15. [Egunkaria] View details
Mikel Artolak irabazi du Lasarte-Oriako final-zortzirena
[Press]2019-10-06. [Egunkaria] View details