General search
New search Name of person: Ibarra, Iratxe Place: "Baiona"Refine your search
Found results: 744
2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldi honetako berri harrigarri bana aipatu behar duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela zenbait denbora Interneten Beñaten idatzi bat irakurri nuen; zati bat irakurriko dut: "Behin esperimentatzen hasita, polita izango litzateke bertsotan bukaera pentsatu gabe hastea, automatismoak albo batera utzita. Ni ez naiz saiatu inoiz halakoak era kontzientean egiten, eta esperimentu polita izan liteke. Ia subkontzientean daukaguna agertzearen modukoa. Bertsoa pentsatu gabe hastea, bertsoari berari uztea gu behar den tokira eramaten, gu ere harritu egingo ginateke noraino heltzeko gai garen ikusita". Aukera emango dizut, baina ez zaitut bakarrik utziko. Xabik lagunduko dizu. Librean utziko zaituztet, baina igarri dadila bukaera pentsatu gabe ari zaretela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Hemen dauzkagu Bilboko neska gazte bi, egunero-egunero txosnetan ibiltzen direnak. Hau, ordea, Bilbora urtean behin etortzen da, El Fandi toreroa. Urtero-urtero etortzen da, Ercilla hotelean egoten da, eta zezenketa egin ondoren, hara erretiratu izan da. Baina aurten erabaki du txosnetan zer giro dagoen ikustea. Han elkartu da txosna batean, oraindik ere toreroz jantzita, Amaia eta Iratxerekin. Biengana hurbildu eta esan die "¡Que guapá que etaid quilla!". Amaiak toreroa dela uste du; Iratxek, aldiz, despedida de soltero horietako batean dabilela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Durangon izan zara gaur, eta handik bueltan, irratian, abesti hau entzun duzu: "Izarren hautsa egun batean...". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-03 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iban Urdangarin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urriaren 16an jaialdi erraldoi bat egitekoa da Ordizian, herrien edo nazioen autodeterminazioaren alde. Eskoziarrak etorriko dira, herri kirolak izango dira eskoziarren eta euskaldunen artean, haurrentzako ekitaldiak izango, kontzertuak...Zuek herri ekimen horren bi antolatzaile zarete. Jaialdi hori bereziki zertarako aprobetxatu beharko genuke? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-14 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga, Chago Morales
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Zuk Sarasua atzeko bertsolariak mozorrotu behar dituzu eta haiek erantzun egingo dizute. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Zu Iratxe lorazaina zara. Esaiguzu zure lorategian dauzkazun atzeko horiek zein lore mota diren. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-30 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eskolara joateko egunero trena hartzen duen ikaslea zara Jon eta Iratxe, berriz, erretiratua. Txartela ordainduagatik ia beti zutik joatea egokitzen zaizu. Iratxe, ordea, beti eserita joaten da. Txartelik ez duela ordaintzen eta zutik joan beharko lukeela aurpegiratu diozu Iratxe erretiratuari. Honek ordaindu beharreko hogeita hamar pezetak ordaindu dituela erantzun dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Jon, Guggenheim musioa zara eta Iratxe Durangoko azoka. Gaueko bakardadean, Bilbotik Durangora bidean, izpirituak ere ibiliko dira eta, hizketan ari zarete elkarri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Jon, UEUko zuzendaria zara eta zu, Iratxe, apalditik hemen ikasle dabilen horietako bat. Ez dakigu zergatik, baina zuzendariak debeku bat jarri du, gaur, horman idatzia: "Betiko lekuetara, Gares, Aoizko eta horietara, irtetea debekatuta dago". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aritz Lopategi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eskolara joan behar dugu orain; Aritz ikaslea, Iratxe irakaslea. Ekainean, Aritz, hiru asignatura suspenditu zenduzen; iraila heldu eta ostera be hirurok gelditu jatzuz. Esplikazino eske zoaz Iratxe andereñoarengana. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-11 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Estitxu Fernandez, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Zer moduz sentitzen zarete kasualidadekoa ez den emakume soilezko jaialdi batean? Nahiago al duzue horrela? Ez ote da asko forzatzea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kalean oinez zoazela Gerra Zibilean hildakoen oroigarri aurretik pasa zara, eta zure amonaren izena irakurri duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: ETAren su etena. Zer moduz hartu duzue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek Gabon zahar gauean elkar ezagutu zenuten, eta bikote lez hasi zarete. Orain arte dena ondo joan da. Gaur, Aitorrek "Zer plan?", galdetu dio, eta "Merkealdietara goaz", erantzun dio Iratxek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urtea hasi berria den arren, jadanik emakumezko bat hil du bere senarrak. Hemendik oso urrun ez da izan: Durangon bertan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek zer dantza klase ezarriko zenukete hauteskunde osteko garai hauetan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
