Bertsos - View details   To know more about this section

2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-07-18 Otxandio Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Ibarra, Iratxe
Iturriotz, Iñaki "Iturri"
Lizaso, Sebastian
Paya, Xabi
Exercise
Bosnaka gaia-emanda
Proposed topic
Aspaldi honetako berri harrigarri bana aipatu behar duzue.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya: Xelebrekeri bat esateko
orain sentitzen naz murritz.
Ai! Baina kontu xelebre batzuk
hara eta hona dabiltz:
transexual batek haurra izan du
horrela egin dute hitz.
Harritzekoa izango zen hori
sinestezina ez balitz.

A. Egaña: Diario Vascon letu nun atzo
nun izango zen bestela?
UPVko ikastarotan
bat zurrunkei buruz dela.
Lo ta zurrunkak izan liteke
oso titulo itzela
eta txarrena katedradunak
Roke izena duela.

I. Ibarra: Kirol arloan beti ibili naz
pelota eta palagaz
baina oraingoan atrebitu naz
beste deporte bategaz.
Hau Hitzan baino ez da agertu
baina bota behar dot zast:
nire herriko herri krosean
lehenengo neska izan naz.

I. Iturriotz: Egunkarian leidu ahal dira
benetan gauza handiak:
ama zan baltza ta aitek barriz
kolore oso zuriak
bi ume jaio bi koloretan
ene hain kontu larriak
xake taula bat emongo baitau
aurrerantza familiak!

S. Lizaso: Garai honetan tokatzen zaigu
herriz herri ibiltzea
eta normala ikusten dana
bertso gaiera biltzea.
Normala ez al da gaur Otxandixon
etorri ta harritzea
jaialdi bat lehenegoz jarri ta
hainbeste jende biltzea?