General search
New search Name of person: Labaka, Ane Place: "Baxenabarre"Refine your search
Found results: 881
2014-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka, Arnaitz Lasarte
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea dira Arnaitz eta Ane. Arnaitzek gaur eraman du Ane lehen aldiz etxera gurasoak ezagutzera. Afaltzen hasi dira, baina Anek ez du ezer jaten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka, Jone Uria
[Extempore verse]
Stanza name:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Proposed topic:
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Agin Laburu, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sorosleak zarete biok, eta hondartza berean lan egin duzue elkarrekin uda osoan. Denboraldia bukatzear dagoen honetan, zuek zaintzen duzuen hondartzan aurten bi lagun ito direla oharturik, zuk, Ane, datorren urtean ez duzu lan horretan jarraitu nahi; Asirreak, ordea, jarraitu nahi du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-04 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Uxue Fernandez Lasa, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Erika Lagoma, Aner Peritz, Sarai Robles
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Aner eta Ane, publikoan gaurko finalari begira zaudeten bi hetero, gizon, bertsolari, zarete. Nola ikusten dituzue bertsolariak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen herrian bizitzeko etxe bila dabilen bikotea zarete. Alokairuak oso garesti daude. Maialenek ondoko herrira joatea proposatu dio Aneri. Anek, berriz, herritik kanpo joan baino nahiago du gurasoen etxera itzuli. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zuen begiradak berriz gurutzatu, eta gorputzak dar-dar egin dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaur ekainaren 29an hemen zaudete, Lasarte-Oriako oholtzan. Lehengo urtean ez zen saiorik egon. Duela bi urte ez zen gaur dagoenaren erdia ere. Festetako saioa egin denetan inoiz ez da ireki behar izan aretoko goiko aldea eta gaur beteta dago. Aurrera begiratuta, zer sentitzen duzue gaurkoa ikusita? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Atzo, hain koloretsu hain aske... Atzo gauean eraso sexista bat izan zela zioen mezuarekin esnatu gara. Hala zabaldu duzu sarean zuk ere Twitterren. Bat ez, bi izan ditugu. Hau kontuan hartuz, Habaneran kantatzeko eskatuko dizut eta nik emango dizkizut zortzi oinak bi bertsoetarako. Hirugarrena zuk nahi dizun moduan osatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka, Erika Lagoma
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Asier Azpiroz, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Inguru hauetan etxebizitza pila ari dira eraikitzen eta bitartean etxe huts asko dago. Zuek, bi herritar, kezkatuta zaudete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Iraia Iparragirre auzokidea Realeko jokalaria da, eta Erreginaren Kopa irabazi berri du bere taldearekin. Omenaldia egingo zaio hemen, auzoan, eta zuk bota behar dituzu bertsoak. Iritsi da unea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
