Bertsos - View details To know more about this section
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
Bertsoa entzun |
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
A. Agirre
Antieju modernokin
oso guapo zaude.
P. Etxeberria
Zerbait dakialako
hasi da ba hau`re!
Hirurogeiren bat urte
hok nerekin daude
Amaia zu’re zahartzen
hasita al zaude?
A. Labaka
Beti etortzen zera
dotore jantzita
P. Etxeberria
asteko zarpa zaharrrak
etxean utzita
honelako aukerak nik
daduzkat gutxi ta
jendea gozatu dedin
Patxi ikusita.
B. Gaztelumendi
Gaur parrandan gurekin
geratzen al zera?
P. Etxeberria
Beñat nik eman dizut
bai zuri tankera
granujatu egin zera
burutik hankera
Nola joango da ba Patxi
zuekin batera?
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Aranora joan ziran I
A. Agirre
Gaur`e zeorri zatoz
ondona orraztuta
P. Etxeberria
zuek etortzen zerate
hori`re ahaztuta.
Gero aittona jartzian
kopeta beztuta
esate`ute “Aitonak
lotsikan ez du ta”.
A. Labaka
Hola kantatu nahi det
zahartzen naizenean
P. Etxeberria
adi egon zaitea
nere esanean:
begiratu parrandari
txukundu janean
ta goizetik gauera
jarraitu lanean.
B. Gaztelumendi
Pozik joaten al zera
bertso eskolara?
P. Etxeberria
Umeak bezin alai
sartutzen naiz hara
lagun onak daduzkat
hori haundia da!
Zu`re hartuko zaitugu
etortzen bazara.