General search
New search Place: "Zangozako Merindadea" Name of person: Mendiluze, AitorRefine your search
Found results: 2693
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-26 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Udazkenean natura biluztu egiten omen da, bere barrua erakusten omen du, udaberrian soineko berria jantzi ahal izateko. Udazken honetan bada biluzten ari denik, udaberrian soineko berria janzteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-10 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Orain, garaiotan, modan dabil demokrazia; demokrazia gora, demokrazia behera, besterik ez da entzuten. Nik galdera bat daukat zuretzat: botoek arrazoia ematen al dute? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Aitor, agentzia bat jarri duzu bakarrik dagoen edo sentitzen den jendeari laguntza emateko. Sebastian duzu zure lehenengo bezeroa, aspaldi batean zure sikologoa izandakoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-05 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor Mendiluzek uste du Xabierren bizar horrekin ez deikela muxurik eman fundamentuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek andra-gizon berriak dira, Xabier emaztea eta Aitor gizona. Ezkondu berriak dira, baina lehengo ohitura zaharrekoak, sekula ezer egin gabekoak ezkondu arte. Gaur gabea pasa dute elkarrekin, eta goizean gabeko gorabeherak elkarri kontatzen hasi dira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urte hasierarekin batera dieta egiten hasi zarete; orain, jaten duzuenari kontu handiz begiratzen diozue. Berriaren harpidedunen asteroko zozketan sekulako bazkaria tokatu zaizue Arzakenean; justu oraintxe, jana zaintzen hasi zaretenean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Duela zenbait urte, herriko gazte batzuen ekimenez eta Larramendi Kultur Bazkunak babesturik, berriz ere martxan jarri zuten bertso eskola Andoainen. Aiurriko* kazetaria zara, eta kronika bat egin behar duzu bertso eskolaren gainean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete. Iñaki alabak askotan eskatu diozu Aitor amari aita sala dezala. Gaur ere, etxera sartu eta ama ikusita ezin beste ezer esan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Egunkaria auzia, 18/98, mila epaiketa; eta gaur hasi da Udalbiltzaren aurkakoa ere. Amaiera batek beste hasiera bat dakar beti. Ikusten al da honen guztiaren amaierarik? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Orain dela hamar urte ezagutu zenuten elkar, Hondarribiko jaietan, eta gaua goxo-goxo pasatu zenuten. Geroztik ez duzue elkarren berririk izan, harik eta kasualitatez, gaur, Hondarribiko jaietan, berriz topo egin arte. Elkar ikusi eta elkar ezagutu duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Duela egun batzuk Berria egunkarian Pako Aristik honako hau idatzi zuen: "Munduan hainbat gerra, gosez hildako, miseria bada, eta gu arazoaren zuztarrak aztertu ordez hostoak ureztatzen ari gara". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaur etxean, familian, bazkaltzen ari zineten, telebista piztuta albistegia ikusten, eta hor agertu da berri bat, atzo Gasteizen nola zenbait emakume joan diren DNA probak egitera, eta halako batean zuen amak honela esan du: "Seme, nik proba hori egin dut". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lapurdiko kostaldera droga paketeak ari dira iristen. Zuek horietako bat aurkitu duzue. Biok sosik gabe zaudete. Aitorrek sekulako aukera dela uste du bere egoera hobetzeko. Sustraik, ordea, arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa