Bertsos - View details To know more about this section
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendiluze:
Beti egin izan dezu
sikologo lana,
bainan zure bideak
norantza darama?
Bakarrik ote zauden
da zure esana,
ez betetzeagatik
esan zenidana.
S. Lizaso:
Norbere uste asko
sarritan aldrebes,
lehen erakusteko banun
hamaika interes!
Baina zure diskursoa
aldatu mesedez,
lagunak badauzkat baina
laguntasunik ez.
Mendiluze:
Beraz hori aurkitu
beharko zenuke,
ezin da dena lortu
hitz hutsaren truke;
baina jende ugari
badaukazu zuk'e,
bisitan etorri ta
ordaintzen dizute.
S. Lizaso:
Ezer ez dut lortuko
nik hitz onarekin
eta ordain kontuakin
ez zaitea ekin;
lagunekin ez dut lortzen
nahi hainbat etekin,
nola ez naizen fiatzen
neure buruakin.
Mendiluze:
Beraz besteek egin
behar dizute burla,
uste det gauza gaizki
atera zaizula;
ta lagunik ez dezu
izango sekula,
zeuk pentsatzen badezu
dena dakizula.
S. Lizaso:
Dena dakidanikan
ez dizut esango,
hori horrela balitza
hau dena akabo;
baina lagun bila ez naiz
inora joango,
lagun artean ere
bakarrik bainago.
Mendiluze:
Beraz harremanikan
ez da eramaten,
lagun artean ere
bakarrik den baten.
Zure konponbidea
errez da esaten:
zeuk ikasi behar dezu
laguna izaten.
S. Lizaso:
Alde batera egia
zuk esan dezuna,
horretara zuzendua
dut nere zentzuna;
lagun premian nagola
hau da oihartzuna,
ia zeinek ematen dun
orain erantzuna.
Mendiluze:
Lehen zurekin banuen
hainbat konpromezu,
lagundu zenidan ta
hain harro zaude zu;
zure laguntza nigan
aurki dezakezu,
lagun izango nauzu
hala nahi badezu.
S. Lizaso:
Horretan aspaldian
nahiz ta ahalegindu,
barka zaidazu baina
bihotzak ezin du;
nere ezetzarekin
zu ez zaitez mindu,
ahal dezun bezela segi,
nereak egin du!