General search
New search Type: "aldizkakoa" Name of person: Goikoetxea, JosuRefine your search
Found results: 563
2008-07-06 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Krisialdia dago askoren ahotan, baserritarren ahotan, langileen ahotan, etxekoandreen ahotan, bulegarien ahotan... Hipotekak gora, prezioak gora. Zuek biok Gobernuak bidalitako bi propagandista zarete. Eta zuen egitekoa izango da hemen aurrean daukazuen jendea lasaitzea krisi berba aipatu barik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zu gizon maitemindua zara, eta zure maiteari hiru bertso kantatuko dizkiozu, baina ez duzu "Nere bihotza", "Maitea" eta horrelakorik esango. Zure maiteagatik zer egingo zenukeen esango duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Zu, Unai, funeraria bateko nagusia zara. Urte askotan egin duzu hildakoekin lana, eta garaia da Sustrai semea ere lan horretan hasteko. Lehen gorpua darama, eta urduri ikusten duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unaik gaur azkenean erabaki du etxea garbitzea. Joan da sukaldera, kajoi batetik hartu du pote bat, ireki du eta hantxe azaldu da Mister Proper, alegia, Andoni. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Juan Pablo II.a beatifikatze bidean dago. Hona hemen Juan Pablo II.a, Mantxi. Imajina ezazu santu izateko zain daudenen ilara bat. Mantxik atzetik aurrera egin du ilara horretan eta lehenengo jarri da. Bigarren geratu dena Estiballes da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek zer dantza klase ezarriko zenukete hauteskunde osteko garai hauetan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-16 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Neurri berezikoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ehun urte bete dira zuen aita jaio zela, eta hogei urte hil zenetik. Balentin Enbeitaren figurari kantatzeko aukera emango dizut. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Egunotan haizeak gogor astindu ditu bazterrak, eta herri honetan luzaroan ibili gara haize kontran, kostata aurrera egiten. Esan liteke haizeak norabidez aldatu behar duela, baina eguraldia ai! Oso kapritxosoa da askotan. Haize kontra ibili eta gero, ez ote da sasoia haize alde ibiltzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unai, zu, azkenaldian ez zara ondo sentitzen; barruan baduzu zerbait ez dizuna uzten lasai sentitzen, baina ez dakizu zer den. Halako batean, zure ateko txirrina jo dute eta hor agertu zaizu saltzaile bat, gaizki jantzita, zikin, betaurreko lodiekin eta maleta zahar batekin; zer saltzen duen?: labatiba magikoak. Ea zertarako den. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zaharrei begira bota itzazu hiru bertso. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zintzo esaiguzu hiru mutil horiek, hiru gazteak, ikustean zer pentsatzen duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Extempore verse]Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Irazu elgoibartarra, gaueko ordu txikietan lo egin ezinik zaude, eta pentsatu duzu zure eskopeta kolekzioa garbitzea. Jaitsi zara salara eta hor ikusi duzu zure alaba Amaia, tipo horrekin, Jonekin, zirriak egiten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: 8719600510 Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Inork esan ez dezan bertso saioetako ideologia muturrekoegia dela, joan gaitezen Madrila. Zuek Madrileko irrati bateko tertulia bateko kideak zarete. Jarri zaitezte Euskal Herriari begira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-24 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Arkaitz Ugartetxea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hamasei urteko bi gazte zarete, elkarren lagunak oso. Hamasei urtetan gauza bakarra izaten da buruan, mutilek bai behintzat: neskak. Ez duzue batere ligatzen, ordea, eta elkarri botatzen diozue horren errua. Zuk, Harkaitz, Xebastiani botatzen diozu errua, duen bizarrarekin zuen adineko neskak uxatzen dituelako. Zuk, Xebastian, errua Harkaitzena dela uste duzu, ume-aurpegi horrekin neska helduagoek umetzat hartzen dutelako Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa