General search
New search Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 4267
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Ander Solozabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek atzo arte ez zenuten elkar ezagutzen, baina gaur pisu bera konpartitzen duzuen bi ikaskide zarete. Elkar ezagutzeko asmoz, bururatu zaizue erosketak elkarrekin egitea. Abiatu zarete, sartu zarete supermerkatura, eta ez dakit zer gertatzen den, Anderrek karrora sartzen duen guztia Anek kendu egiten du. Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-21 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hogei urtean elkar ikusi ez duten aita-semeak zarete. Istripu bat dela medio, ospitale bateko gela berean egin duzue topo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela gutxi atxilotu egin dute Unai eta bost egun atxilotuta egon ondoren, aita etorri zaio bisitan kartzelara. Aita pozik joan da semea ikustera, baina semea atera zaionean lur jota geratu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Jokin, sabel-hiztun famatua zaitugu. Zure pertsonaien artean Mañukorta izenekoa da jendeari gehien gustatzen zaiona. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joxeri komeria gertatu zaio berak esanda jakin dugunez: hona etortzerako goizean janzten hasi da eta hor erori zaio galtzetako botoia; eta galtzak eta botoia eskuan dituela joan da bere andrearengana eta "hauxe josi beharko didazu" esan dio. Andreak telebistatik begirik kendu gabe "jostorratza eta haria hortxe dauzkazu" erantzun dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan pentsatzen dugu besteek guregatik esaten dutenari ez zaiola kaso egin behar eta guk gure bidean segi behar dugula. Baina aspaldi honetan zuek biok oso harrituta eta kezkatuta zabiltzate zuengatik egiten diren komentarioak direla eta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean puntutan Proposed topic: Gai librean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badira hogeita hamar urte, goputzez bahintzat, Ernesto Che Guevara hil zala, baina munduan lautik hiruk gosea pasatzen omen dute. Hogeita hamar urte igaro ondoren, oraindik ere Fidelek eta Chek badituzte elkarrizketak Kubaz eta munduaz. Maia izango da Fidel eta Sarasua Che. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Demagun larunbat gaua dela, goizeko ordu txikiak, eta Lizasotarren etxean telefonoak hots egin du. Harritzekoa bada ere, Xebastianek hartu du; Beñat da beste aldean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Xabierrek dio ez dela amaren umerik Euskal Herria aldatuko duenik. Andonik, berriz, gauzak aldatzen ari direla dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat mutil itsua izango da eta Fredi, berriz, itsumutila. Beñat, itsua den arren, parrandero galanta da eta Erandiora etorri da jaietara, Fredi itsumutila laguntzaile hartuta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Juan Mari Narbaiza
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hamarreko txikian aritzeko gaia honako hau duzue: Narbaiza neska errubia liraina zaitugu; liburu saltzen zabiltza etxez etxe. Saltzen duzun liburua hauxe da: "Viagrari buruz jakin nahi duzun guzia". Oraintxe jo duzu Loidisaletxeren etxeko txirrina. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek aita-semeak dira, Euzkitze aita eta Mendiluze semea. Aitak aspaldi honetan badauka maitale bat eta noizbehinka etxera ere ekartzen du, baina igarrita dago semeak gehiegi begiratzen diola maitaleari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jakingo duzue bailara honen ostean dagoen Elgea mendi-lerro horretan parke Eolikoa egitekoak direla. Urte askotan mendi hauetan ibili den mendizale bat da Maialen, eta ikusirik laster obrak egiten hasteko arriskua dagoela, inguru horri azken agurra egitera atera da errotek itsusitu baino lehen. Mugarriluzeko mugarrira iritsi eta berriketan hasi da Peñarekin; zahatoa eman dio, mokadu bat elkarrekin egiten ari direla, jakin du Peña obra hori hasiko duen injinerua dela. Bion arteko elkarrizketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-10-09 Basauri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Emozio fuerteak modan daude gaur egun, eta, zu, Anjel Mari, emozio fuerte zalea zara. Urteetan aurrera zoaz, eta bizitzaren monotonia hauste aldera erabaki duzu Euskal Herriko zubirik altuenetik salto egitea, puenting egitea, alegia. Badaezpada, ordea, zure mediku Iban eraman duzu. Zubi gainean zaudete biok. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beti-betiko lagunak zarete. Dena batera egiten duzue, bertsotan, parrandan eta zeinek daki... Gaur, merkealdietara joan zarete, eta hau da egoera: biok topo egin duzue, eta bioi gustatzen zaizuen jertseari tiraka ari zarete, alde banatatik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Hiru hauek, beren lanbidea dela eta, etxetik urrun denbora asko pasatzen duten horietakoak dira: Sustrai, itsasoan ibiltzen den marinela denez, luzaro egoten da etxera azaldu gabe; Aitor Sarriegi, berriz, bere kamioia hartu eta Europan barrena ibiltzen da, eta zer esanik ez Aitor Mendiluze, enpresari negozio gizona, bateko Indiara, besteko Txinara. Nola daramazue zuen bizitza? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
