Biographies - View details   To know more about this section

Agin Laburu

Personal details

Name
Laburu, Agin
Complet name and surname
Laburu Rezola, Agin
Birth
1985 Astigarraga + Astigarraga < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Astigarragan jaio eta bertan bizi da. Sagardotegiko semea izanik, bertan aritzen da lanean eta sagardotegiko gestio lanek hartzen dute bere egunerokotasunaren zatirik handiena. Kazetaritzan lizentziatua da eta, bereziki, irrati esatari lanetan ibilia da. Aitak bultzata egin zen bertsozale eta Hernaniko bertso eskolan hasi zen 15 urterekin. Bere bertsokera, historikoki eskola honek izan duen estilora atxikia dago erabat.
Eskolarteko, sariketa eta txapelketa askotan izan da partehartzaile. Besteak beste, Lizardi sariketa, Plazatik Gaztetxera eta Xenpelar gazte sariketak ditu irabaziak. Mingaina Saltsan sariketa ere bai helduaroan.
Txapelketa nagusiei dagokionez, hirutan izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean eta beste hainbestetan Euskal Herriko txapelketako finalerdietara iritsi da.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Hernanin, 2000n, Biteri Kultur Etxean, Bertsolatako haurren saioan.