Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Agin Laburu
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia

Datu pertsonalak
- Izena
- Laburu, Agin
- Izen abizen osoak
- Laburu Rezola, Agin
- Jaiotza
- 1985 Astigarraga + Astigarraga < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Astigarragan jaio eta bertan bizi da. Sagardotegiko semea izanik, bertan aritzen da lanean eta sagardotegiko gestio lanek hartzen dute bere egunerokotasunaren zatirik handiena. Kazetaritzan lizentziatua da eta, bereziki, irrati esatari lanetan ibilia da. Aitak bultzata egin zen bertsozale eta Hernaniko bertso eskolan hasi zen 15 urterekin. Bere bertsokera, historikoki eskola honek izan duen estilora atxikia dago erabat.
Eskolarteko, sariketa eta txapelketa askotan izan da partehartzaile. Besteak beste, Lizardi sariketa, Plazatik Gaztetxera eta Xenpelar gazte sariketak ditu irabaziak. Mingaina Saltsan sariketa ere bai helduaroan.
Txapelketa nagusiei dagokionez, hirutan izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean eta beste hainbestetan Euskal Herriko txapelketako finalerdietara iritsi da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Hernanin, 2000n, Biteri Kultur Etxean, Bertsolatako haurren saioan.
